Bilboren izana azalera maiatzean

Xabier Badiola 2024ko mai. 3a, 10:58

Argazkia: Europa Press

Hiriko auzoen historia, memoria eta sekretuak berreskuratuko ditu maiatzean Bilbao Izan programak.

Bilboko iragana hizpide hartuko du beste urte batez Bilbao Izan programak maiatzetik aurrera; proiekzio eta hitzaldi zikloek, bisita gidatu antzeztuek eta beste zenbait ekintzek, hiriaren ondarea zabalduko dute hiriko auzo desberdinetan.

Justo Ezenarrk kultura zuzendariordeak eta Nagore Zuazo Corral Bilbo Izan ekimenaren arduradunak aurkeztu dituzte aurten programak izango dituen berrikuntzak, auzoek gaur egunera arte bizi izan dituzten eraldaketa eta gertaera historikoak herritarrei helarazteko, besteak beste, lehen pertsonan bizitako istorioak nabarmenduta.

Otxarkoaga, Abando, San Inazio eta Zabala auzoetan “Iraganeko historia egungo memorian” proiekzio eta hitzaldi zikloa egingo da, hurrenez hurren, maiatzaren 7, 8, 14 eta 15ean. “Txio Ta Txio” bideo serieko lanak plazaratuko dira proiekzio hauetan, zeinetan, bertako nagusiek garai bateko pasadizo, gertaera eta bitxikeriak biltzen diren. Proiekzioen ostean auzoen historia kontatuko duten hitzaldiak izango dira, ikuspegi desberdinetatik emanak: bizipen pertsonalak Otxarkoagan, Abandoko Elizateari buruzko ikerketak, argazki zaharren erakusketa San Inazio eta Elorrietan, eta Zabalako trenbideen eraikuntzaren mendeaurrearen oroitzapena, besteak beste.

Iragana bizirik

Maiatzaren bigarren hamabostalditik urrira arte, Bilbo Izan ekimenak “Gure auzoak eszenara” abiatuko dum non ohiko bisita gidatuei antzerki kutsua emango zaien. 8 izango dira antzetutako ibilbideak: Zorrotza, Indautxu, Otxarkoaga, Iralabarri, Uribarri, San Adrian, Begoña eta Deustu auzoetan. Aire zabaleko bisita gidatuak izango dira, oinezkoak eta doainik, nahiz eta aldez-aurretik plaza-erreserba egin beharko den www.bilbaoizan.eus web atariaren bitartez.

Bilbao Bizi ekimenaren barnean egongo da “Argazkineta” proiektuaren aurtengo edizioa ere. Monte Caramelo, Masustegi eta Altamira hautatu dituzte udazkeneko erakusketarako, horretarako auzo horietako materiala aurkitu, digitalizatu eta kontserbatzearen garrantzia azpimarratzeko xedeaz. Auzokideekin elkarlanean, haien istorio, oroitzapen eta testigantzak bilduko dira, argazkiekin batera, eta ekitaldi parte-hartzaile batekin emango zaio itxiera ekimenari.