“Udaberriko Bertso Saioak” maiatzean Santutxun

uriola.eus 2024ko mai. 2a, 11:03

Bertso saioak eta bertso-poteoak egingo dira Santutxuko Karmelo plazan, larunbatero.

Santutxuko Bertso Eskolak, Udalaren laguntzarekin, “Udaberriko Bertso Saioak” ekintzaren beste edizio bat atondu du hilabete honetarako. Hiru saio egingo dira hileko larunbatetan, 4an, 11an eta 18an; hontaz gain ohiko bertso-poteoa izango da ostiraletan, 20:00etatik aurrera, Karmelo plazatik hasita.

Santutxuko Bertso Eskolaren eskutik datorren ekimena, dagoeneko hiriko euskalduntzale eta bertsozaleen topagune bihurtu da; hiribilduko kultura eta euskara sustatzea du helburu, baita Santutxuko Bertso Eskolaren jardunari dagokion aitortza ematea ere. Aurten 14 bertsolarik hartuko dute parte Udaberriko Bertso Saioetan, zazpina gizon eta emakume, Aissa Intxausti, Aitor Etxebarriazarraga eta Arkaitz Zipitriak lehenengoz hartuko dute parte aurtengo edizioan, dagoeneko Udaberriko Bertso Saioetako beterano diren Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga, Oihana Bartra, Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendirekin batera. Santutxuko Bertso Eskolako kideek proposatuko dituzte gaiak, eta Irati Erkizia, Haizea Telleria eta Ibon Ajuria arituko dira gai-jartzaile lanetan.

Larunbatetako egitarauaz gain, ostiralean ohiko bertso-poteoa egingo da, 20:00etatik aurrera, Karmelo kaleko 5.zenbakian, Iker Uribarrenak gidatuta eta Jon Maia eta Onintza Enbeitia partaide.

 

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK 2024-KO PROGRAMAZIOA

MAIATZAK 4, LARUNBATA

13:00etan

Santutxuko Karmelo Plaza

  • Oihana Bartra
  • Maialen Lujanbio
  • Aissa Intxausti
  • Beñat Gaztelumendi

Gai-jartzailea: IRATI ERKIZIA

MAIATZAK 11, LARUNBATA

13:00etan

Santutxuko Karmelo Plaza

  • Jone Uria
  • Amets Arzallus
  • Unai Iturriaga
  • Aitor Etxebarriazarraga

Gai-jartzailea: HAIZEA TELLERIA

MAIATZAK 18, LARUNBATA

13:00etan

Santutxuko Karmelo Plaza

  • Nerea Ibarzabal
  • Arkaitz Zipitria
  • Alaia Martin
  • Julio Soto

Gai-jartzailea: IBON AJURIA

MAIATZAK 24, LARUNBATA

Bertso-poteoa

20:00etan

Karmelo Kalea 5, Santutxu

  • Jon Maia
  • Onintza Enbeitia.

Gidaria: IKER URIBARREN